XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina protoplasma bizian kanpoko eta barneko faktore-multzo batek erregulatzen ditu eraldaketa hauek; alegia, entzima-multzo baten presentziak, beren harreman koalitatiboak, ingurunearen azidotasunak, erredox potentzialak, protoplasmaren ezaugarri koloidalak, honen egiturak etab.

Protoplasman sortzen den substantzia bakoitzak (masa protoplasmiko orokorretik bereizten den egitura bakoitzak), erreakzio kimiko desberdinen abiadura eta norabidea eraldatzen ditu, eta beraz, osorik hartutako bizi-fenomenoen ordenan du eragina.

Hau dela eta, batabestearekin artekatzen diren eta estuki erlazionatuta dauden fenomeno-zirkulu bat dago.

Protoplasma biziak bereak dituen erreakzio kimikoen ordena erregularrak, substantzia determinatuak, baldintza fisiko eta kimiko batzuk eta egitura morfologiko desberdinak sorterazten ditu.

Baina behin fenomeno guzti hauek protoplasmaren konposizioa, ezaugarriak eta egitura aurrean daudela, aldi berean, protoplasman gertatzen diren erreakzioen abiadura, norabidea eta kateamendua, eta, beraz protoplasmaren konposizioa eta egitura horri jatorri eman zion ordena erregularra mugatzen duten faktore gisa funtzionatzen hasten dira.

Alabaina, aipatu ordena norabide mugatu bati jarraikitzen zaio, helburu mugatu baterantz jotzen du, eta biziak berea duen zirkunstantzia honek garrantzia handia dauka, zeren organismo bizien eta mundu inorganikoko sistema guztien artean abiaburu-desberdintasun bat ezartzen bait du.

Protoplasma bizian gertatzen diren ehundaka mila erreakzio kimikoak ez daude denboran zehar bakarrik zorrozki ordenaturik, ez dira ordena bakarrean baizik harmonikoki konbinatzen; baizik eta ordena guzti honek helburu baterantz jotzen du: autoberriztapenera, sistema bizia bere osotasunean autokontserbatzera, ingurunearen baldintzatara egokiturik.

Prezeski horregatik da protoplasma sistema dinamiko egonkorra, eta nahiz eta bere baitan etengabe desintegrazio- (desasimilazio-) -prozesua gertatu, belaunaldiz belaunaldi berea duen antolamendua kontserbatzen du.